viernes, 14 de noviembre de 2008

4DCko sherpak


"Zuek nortzuk zarete, Nerearen (espedizio buruaren) sherpak?" galdetu die irakasle jator batek 4DCko ikasle batzuei departamendura koaderno pila igotzen lagundu diotenean. Harrituta gelditu dira. Baina bai, badira sherpen eta gure ikasleen artean antz nabariak, baita ezberdintasunak ere.

Gauza jakina da sherpak Himalaiako garraiolariak direla eta atzerriko espediziokoei mendira igotzen laguntzen dietela, zama astunak garraiatuz. Halatsu, gure ikasleek ere ikasturteko Himalaia horretan koadernoak eta eguneroko lan astuna garraiatu behar dute, malden goikaldean, ikasturte bukaeran, egindako lanaren saria jasoko dutelakoan.

Baina, sherpak ez bezala, gure ikasleak ez dira denak Himalaiakoak; batzuk bai, Himalaia sakon-sakonekoak. Beste batzuk, berriz, Himalaia ingurukoak. Batzuk ederki moldatzen dira Himalaiako hizkeretan; besteei, berriz, gehixeago kostatzen zaie. Batzuk oso berritsuak dira, eta xehetasun askorekin kontatuko dizkigute gauzak; beste batzuk, ordea, isilagoak dira eta hitz gutxikoak.

Hona hemen, bada, gure taldeko "sherpak". Bakoitzak emango digu bere jatorriaren berri.


No hay comentarios: