viernes, 14 de noviembre de 2008

4DCko sherpak (2)

Irunen jatorria erromatarren aurreko garaietakoa da, Estrabonen eta hiri baskoietako bat zen Oiasso aipatzen duten beste historialari erromatar batzuen testigantzaren arabera. Indusketa egin berriek agerian jarri dute erromatarrak bizi izan ziren hiru hura dela Irun.
Mendiz inguratuta dago, nabarmenenak: Aiako Harriak, Jaizkibel, Erlaitz eta San Martzial. Irunek muga egiten du Lesakarekin (Nafarroa); Oiartzun, Lezo eta Hondarribiarekin (Gipuzkoa) eta Frantziarekin; hain zuzen ere, Bidasoa ibaiak markatzen du ondoko herrialdearekiko muga-lerroa.
Udalerria, baita hiriko nukleo nagusia ere, zazpi auzotan banatuta dago. Zaharrenak Bidasoa, Meaka, Olaberria eta Lapitze dira. XIX. mendearen hasieran hasi ziren ezagunak egiten Anaka eta Katea, Lapitze ama-auzo handitik bananduta. Azkenik, 1887an, Behobia agertu zen, Bidasoa auzotik bananduta.
Hiri-gunea zabaltzeko une jakinetan, eta batez ere mende honetako hirurogeiko hamarkadatik aurrera, ohitura hedatu da jendarteko entitateei edo elkarteei auzoaren izena emateko, nahiz eta ofizialki auzo izan ez. Biztanle eta hedadura gehiago edo gutxiago duten auzuneak baitira. Horrela, bada, oro har eta hutseginez, auzo esaten zaie, esaterako, San Migeli, Geltokiari, Santiagori, Larreaundiri, Arbesi, Ibarlari, etab.
Biztanleria pixkanaka gehituz joan da; eta jauzi ikusgarria izan zuen 50eko urteetatik aurrera, batez ere inmigrazioagatik, hiriaren garapen ekonomikoak eta komertzialak erakarrita, azken urteotan hori murriztu bada ere. 1990. urtean, 55.200 biztanle ziren; eta gaur egun, Gipuzkoako bigarren hiri nagusia da, Donostiako hiriburuaren atzetik, 60.000 biztanlera iritsita.

AINGERU

(Esplorazio buruaren oharra: Aingeru izeneko sherpa oso jantzia da informazioa biltzeko; hain zuzen ere, hori da bere idazlantxoan egin duena Irungo seme honek).


********

Hau nire udako herria da, Monegrillo izenekoa. Oso klima beroa du. Monegros Aragoiko basamortuan dago. Ni joaten naiz hara oporrak pasatzera, menditik motorrez ibiltzera eta oso ondo pasatzen dut herriko festak direnean. Han oso jende gutxi dago eta festak oso onak dira!!

Ez dakit gehiegi nire herriari buruz; hala ere, jakin dut herri honetan behitegi asko daudela. Oso ondo pasatzen dut herrian!

Ez dut jende asko ezagutzen, beno, hau da nire herria.
JOEL

(Espedizio buruaren oharra: Joel izeneko sherpa hitz gutxikoa dugu, eta jende gutxi dagoen lekuan egon arren, oso ongi pasatzeko abilidadea dauka. Zorionak!)


No hay comentarios: