
Gainera lehengo ohitura zaharrak oraindik ere kontserbatzen dira bertan. Adibidez: bazkaltzeko orduan ezkillak jotzen dire jendeak jakiteko bazkaltzeko ordua dela; gainera, ezkillak modu desberdinetan jotzen dire: bazkaltzeko ordua dela abisatzeko tonu bat erabiltzen da, ezkontzetarako beste tonu bat eta hilletetarako beste tonu bat. Gainera hilletetarako 30 ezkillada azkar jotzen dire ta 10 pollikiago eta beste tonu baxuago batean 10 ezkilladak. Nire herri honek eliz polit hau dauka, herriko ostatu bat eta landa etxe bat. Landa etxe hau lehen -orain dela urte batzuk- udako koloniak ziren eta jendea joaten zen. Abuztuaren 3tik 5era nire herriko jaiak dira, Santo Domingoko jaiak, oso jai politak dira eta oso ondo pasatzen dugu, lagunekin batez ere. Nire herria bi herriz osatuta dago, Donamaria eta Gaztelu, Gazteluko udaletxea eta Donamariako udaletxea biak bat baitira. ELI.
(Espedizio buruaren oharra: ikusten duzuenez, Eli izeneko sherpa hau peto-petoa da, Himalaia sakon-sakonekoa, eta konturatzerako bere bailarako hizkeran hasiko da).
(Espedizio buruaren oharra: ikusten duzuenez, Eli izeneko sherpa hau peto-petoa da, Himalaia sakon-sakonekoa, eta konturatzerako bere bailarako hizkeran hasiko da).
***********

Hiri txikia da eta historia luzea izan du. Hendaiak gudak izan ditu Hondarribiarekin eta hildako jendea gaur egun oraindik ere gogoratzen dute. Nik pena handia daukat beraiengatik eta errespetatzen diet.
Hendaiako ordutegiak oso arraroak dira; nik ez ditut beraien ordutegiak errespetatzen, zeren bestela ezin izango nuke eskolara joan.
ROMAN.
ROMAN.
(Espedizio buruaren oharra: Roman izeneko sherpari, berriz, testua koloreetan idaztea gustatzen zaio. Gauza bitxia eta errespetagarria, ikusten duzuenez).
1 comentario:
I founded your post on other lang
פסיכומטרי
קורס פסיכומטרי
לימודי פסיכומטרי
Publicar un comentario