viernes, 14 de noviembre de 2008

4DCko sherpak (3)

Cádiz oso handia da, ni joaten naiz nire osabaren anaiaren etxera, eta oso handia den terreno batera ere bai.
Terrenoa dauka eta gainera bi etxe, bata berria eta bestea zaharra. Gero ere bi piszina daude, bata txikia eta bestea handia.

Gainera kanpoan, baina terreno barruan, sukalde handi bat ere badago.

Hiri zentrora joaten zarenean denda asko daude, oso handia da eta; merkadilloa ere oso handia da eta gauza asko saltzen dituzte.
Hondartza zoragarria da eta jende asko ibiltzen da paseoan edo bainatzen: oso ondo pasatzen duzu hondartzan.
CRISTINA
(Espedizio buruaren oharra: sherpa honi diskrezioa gustatzen zaio. Horrexegatik, espedizio bat bukatzen denean Himalaiatik urrundu egingo da, atseden hartzera.)
*******
(Sherparen batek laguntza izango du bere lantxoa argitaratzeko. Izan bezain pronto jarriko da hemen, besteenekin batera)

4DCko sherpak (2)

Irunen jatorria erromatarren aurreko garaietakoa da, Estrabonen eta hiri baskoietako bat zen Oiasso aipatzen duten beste historialari erromatar batzuen testigantzaren arabera. Indusketa egin berriek agerian jarri dute erromatarrak bizi izan ziren hiru hura dela Irun.
Mendiz inguratuta dago, nabarmenenak: Aiako Harriak, Jaizkibel, Erlaitz eta San Martzial. Irunek muga egiten du Lesakarekin (Nafarroa); Oiartzun, Lezo eta Hondarribiarekin (Gipuzkoa) eta Frantziarekin; hain zuzen ere, Bidasoa ibaiak markatzen du ondoko herrialdearekiko muga-lerroa.
Udalerria, baita hiriko nukleo nagusia ere, zazpi auzotan banatuta dago. Zaharrenak Bidasoa, Meaka, Olaberria eta Lapitze dira. XIX. mendearen hasieran hasi ziren ezagunak egiten Anaka eta Katea, Lapitze ama-auzo handitik bananduta. Azkenik, 1887an, Behobia agertu zen, Bidasoa auzotik bananduta.
Hiri-gunea zabaltzeko une jakinetan, eta batez ere mende honetako hirurogeiko hamarkadatik aurrera, ohitura hedatu da jendarteko entitateei edo elkarteei auzoaren izena emateko, nahiz eta ofizialki auzo izan ez. Biztanle eta hedadura gehiago edo gutxiago duten auzuneak baitira. Horrela, bada, oro har eta hutseginez, auzo esaten zaie, esaterako, San Migeli, Geltokiari, Santiagori, Larreaundiri, Arbesi, Ibarlari, etab.
Biztanleria pixkanaka gehituz joan da; eta jauzi ikusgarria izan zuen 50eko urteetatik aurrera, batez ere inmigrazioagatik, hiriaren garapen ekonomikoak eta komertzialak erakarrita, azken urteotan hori murriztu bada ere. 1990. urtean, 55.200 biztanle ziren; eta gaur egun, Gipuzkoako bigarren hiri nagusia da, Donostiako hiriburuaren atzetik, 60.000 biztanlera iritsita.

AINGERU

(Esplorazio buruaren oharra: Aingeru izeneko sherpa oso jantzia da informazioa biltzeko; hain zuzen ere, hori da bere idazlantxoan egin duena Irungo seme honek).


********

Hau nire udako herria da, Monegrillo izenekoa. Oso klima beroa du. Monegros Aragoiko basamortuan dago. Ni joaten naiz hara oporrak pasatzera, menditik motorrez ibiltzera eta oso ondo pasatzen dut herriko festak direnean. Han oso jende gutxi dago eta festak oso onak dira!!

Ez dakit gehiegi nire herriari buruz; hala ere, jakin dut herri honetan behitegi asko daudela. Oso ondo pasatzen dut herrian!

Ez dut jende asko ezagutzen, beno, hau da nire herria.
JOEL

(Espedizio buruaren oharra: Joel izeneko sherpa hitz gutxikoa dugu, eta jende gutxi dagoen lekuan egon arren, oso ongi pasatzeko abilidadea dauka. Zorionak!)


4DCko sherpak (1)

Hau nire herria da, oso herri polita eta txikia da. Elizaren eskuinaldean dagoen etxea nire amonarena zen aitzin batean baina beste etxe bat egin zuten -gaur egun nire etxea dena- Gaztelun, nire herrian, eta hau herriko emakume bateri saldu zion. Argazki hau orain dela urte batzuk ateratakoa da; orain pixkat berritu egin da, baina oso-oso polita da, niretzat zoragarria, ze esan behar dut nik! nire anai-arreben, aitaren, amatxi-atautxiren eta familia osoaren jaioterria baita; nirea ere bai noski. Herri hau ondo baino hobeto ezagutzen dut, zoragarria da benetan.


Gainera lehengo ohitura zaharrak oraindik ere kontserbatzen dira bertan. Adibidez: bazkaltzeko orduan ezkillak jotzen dire jendeak jakiteko bazkaltzeko ordua dela; gainera, ezkillak modu desberdinetan jotzen dire: bazkaltzeko ordua dela abisatzeko tonu bat erabiltzen da, ezkontzetarako beste tonu bat eta hilletetarako beste tonu bat. Gainera hilletetarako 30 ezkillada azkar jotzen dire ta 10 pollikiago eta beste tonu baxuago batean 10 ezkilladak. Nire herri honek eliz polit hau dauka, herriko ostatu bat eta landa etxe bat. Landa etxe hau lehen -orain dela urte batzuk- udako koloniak ziren eta jendea joaten zen. Abuztuaren 3tik 5era nire herriko jaiak dira, Santo Domingoko jaiak, oso jai politak dira eta oso ondo pasatzen dugu, lagunekin batez ere. Nire herria bi herriz osatuta dago, Donamaria eta Gaztelu, Gazteluko udaletxea eta Donamariako udaletxea biak bat baitira. ELI.

(Espedizio buruaren oharra: ikusten duzuenez, Eli izeneko sherpa hau peto-petoa da, Himalaia sakon-sakonekoa, eta konturatzerako bere bailarako hizkeran hasiko da).


***********
Hendaia iparraldean dago, tren geltokitik hurbil. Hendaiak 1500 biztanle ditu eta bere bizi itxaropena altua da. Oso lasaia da eta oso polita paseatzeko.
Hiri txikia da eta historia luzea izan du. Hendaiak gudak izan ditu Hondarribiarekin eta hildako jendea gaur egun oraindik ere gogoratzen dute. Nik pena handia daukat beraiengatik eta errespetatzen diet.
Hendaiako ordutegiak oso arraroak dira; nik ez ditut beraien ordutegiak errespetatzen, zeren bestela ezin izango nuke eskolara joan.
ROMAN.
(Espedizio buruaren oharra: Roman izeneko sherpari, berriz, testua koloreetan idaztea gustatzen zaio. Gauza bitxia eta errespetagarria, ikusten duzuenez).




4DCko sherpak


"Zuek nortzuk zarete, Nerearen (espedizio buruaren) sherpak?" galdetu die irakasle jator batek 4DCko ikasle batzuei departamendura koaderno pila igotzen lagundu diotenean. Harrituta gelditu dira. Baina bai, badira sherpen eta gure ikasleen artean antz nabariak, baita ezberdintasunak ere.

Gauza jakina da sherpak Himalaiako garraiolariak direla eta atzerriko espediziokoei mendira igotzen laguntzen dietela, zama astunak garraiatuz. Halatsu, gure ikasleek ere ikasturteko Himalaia horretan koadernoak eta eguneroko lan astuna garraiatu behar dute, malden goikaldean, ikasturte bukaeran, egindako lanaren saria jasoko dutelakoan.

Baina, sherpak ez bezala, gure ikasleak ez dira denak Himalaiakoak; batzuk bai, Himalaia sakon-sakonekoak. Beste batzuk, berriz, Himalaia ingurukoak. Batzuk ederki moldatzen dira Himalaiako hizkeretan; besteei, berriz, gehixeago kostatzen zaie. Batzuk oso berritsuak dira, eta xehetasun askorekin kontatuko dizkigute gauzak; beste batzuk, ordea, isilagoak dira eta hitz gutxikoak.

Hona hemen, bada, gure taldeko "sherpak". Bakoitzak emango digu bere jatorriaren berri.


lunes, 10 de noviembre de 2008

Allons, enfants de la Patrie...

Hemos comenzado a ver los distintos tipos de revoluciones, cambios, que se dieron en el mundo -sobre todo en Francia- durante el siglo XVIII... La más importante de ellas, por todo lo que supuso, fue la Revolución Francesa.


Para que vayáis viendo en qué consistió, ahí va este video