jueves, 19 de febrero de 2009

Gure sherpen lanbideak datozen urteetan (1)


Pixkanaka-pixkanaka iristen ari gara Himalaiako goikaldera. Gure sherpek ia ikusten dute gailurra. Baina, daramagun denbora honetan - sei hilabete- igoera neketsu horretan gauza asko gertatu zaizkie: lan egin dute, heldu egin dira, pentsatu egin dute, gaixotu eta sendatu egin dira... eta etorkizunari buruz ere hausnarketa egin dute. Eta ikusi dute sherpa izatea gauza probisionala zela -ikasturte bakarrekoa, edo gehienez bikoa-, eta bizitzak eta denborak aurrera egiten duela nahitaez, eta datorren ikasturterako erabaki serioak hartu beharko dituztela...


Kurtso guztian, beraz, Agurtzane izeneko espedizio buru jatorrarekin hurrengo ikasturterako lan irteeraz aritu dira gure ikasleak hausnarrean... Egia guztia esatearren, azken momentuko aldaketak ere gerta litezke, baina, oraingoz, bego Power Point bakoitza egin den moduan.


Hona hemen gure sherpen aurkezpenak, banan-banan eta izenik gabe, anonimoak, hain dira apalak...